BIZIOLA
Goierri eraldatzen
Hitzarrek eta Biziolak bat egin dugu, gure indarrak eta ezagutzak uztartuz, eskualdeko herritar, instituzio eta enpresen energia beharrei modu kolektiboan eta iraunkorrean erantzuteko.
ENERGIA BURUJABETZA
Goierriko herrien artean energia proiektuak bateratu eta lankidetzan jardungo dugu.
INBERTSIO EKONOMIKOA
ETA ENPLEGUA
Eskualdeko ekonomiaren garapena eta lanpostuen sorkuntza ahalbidetuko dugu.
PARTE-HARTZEA
Herritarren partaidetza eta konpromisoa indartuz, etorkizun energetikoaren inguruko kontzientziazioa piztuko dugu.
Goierri eskualdea osatzen duten herriak ongi ezagututa, argi ikusi dugu eskualde mailako lankidetza eta interkooperazioa beharrezkoak direla halako proiektuak benetan eraginkorrak eta iraunkorrak izateko. Horregatik, Biziolarekin batera, Goierrigintza izeneko proiektu hau ari gara lantzen. Goierriko herri guztiak bateratuko dituen energia komunitatea sortzea dugu helburu, eragile guztien artean lankidetza estuan jardunez, eskualdearen etorkizun energetikoa modu kolektiboan bermatzeko.